Inicio Actualidad Auzo Eszenak euskarazko eta gaztelaniazko ikuskizunak aurkeztuko ditu Gasteizen

Auzo Eszenak euskarazko eta gaztelaniazko ikuskizunak aurkeztuko ditu Gasteizen

Fotolia

Zehazki zortzi ikuskizun izango dira Arabako hiriburuko gizarte etxeetan eskainiko direnak

ZUREKIN

Garrantzitsuena da antzerkiaz gozatzea eta artista ez-profesionalei aukerak ematea hazteko eta hobetzen jarraitzeko beraien ikuskizuna muntatzen dutenean. Hala, Auzo Eszena 2022 egitarauak Gasteizko arte eszenikoen konpainia ez-profesionalen zortzi ikuskizun aurkeztuko ditu hiriko gizarte etxeetan urritik abendura bitarte. Interesdunek jakin behar dute sarreren salmenta ostegun honetan bertan hasi dela, irailaren 29an.

Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi den Estibaliz Cantok gogorarazi duenez, «Gasteiztarrak animatu nahi ditugu Auzo Eszena 2022ko proposamenekin gozatzera. Ekimena urriaren 9tik abenduaren 18ra bitarte egingo da Gasteizko gizarte etxeetan«.

Horrela, Kultura Zerbitzuak diseinatutako egitarauak euskarazko eta gaztelaniazko honako ikuskizun hauek biltzen ditu: Pánico Escénico taldearen ‘En cuarentona’, Jone Bengoaren ‘Kabia’, Los Criscípulos taldearen ‘El espejo vacío’, Auskalhope taldearen ‘Otsoa, funanbulista eta baso sorgindua’ eta Towanda taldearen ‘Magnolias’. Egitaraua osatzeko, Hirukideren ‘La intimidad de las postales’, Tadirren ‘IX Gasteiz Varietés 2022’ eta Antrokiaren ‘Destino: low cost’ lanak izango dira gainera.

Auzo Eszenaren bigarren fase honetako emanaldiak igandeetan izango dira, 19.00etan, lehen aioatutako denbora tartea, Arana, Aldabe, Ariznabarra Arriaga eta Zabalganako gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan.

Sarrerak ostegun honetan jarri dira salgai kirol instalazio (pilotalekuetan izan ezik) eta gizarte etxe guztietan, baita Internet bidez (ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagora arte). Bost euro balioko dute.