Inicio Actualidad Bisita antzeztuak antolatu dituzte Artziniegak eta Laudiok maiatzetik uztailera bitartean

Bisita antzeztuak antolatu dituzte Artziniegak eta Laudiok maiatzetik uztailera bitartean

Bisita antzeztuak iragartzen dituen kartela.

Igande goizetan izango dira, doan, maiatzaren 29an, ekainaren 5, 12 eta 19an, eta uztailaren 3, 10 eta 17an

Zenbait bisita antzeztu antolatu dituzte Artziniegak eta Laudiok maiatzetik uztailera bitartean. Bisita horiek, igande goizetan izango dira, maiatzaren 29an, ekainaren 5, 12 eta 19an, eta uztailaren 3, 10 eta 17an. Besteak beste, herri horien hastapenak, toki enblematikoak eta bestelako lan historikoak gogora ekarriko dituzte Arimaktore taldeko antzezleek, bai Artziniegako bai Laudioko pertsonaia ospetsuarenak egiten.

Bisita guztiak doan izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, egunaren arabera, eta bertaratzeko, izena eman beharko da aldez aurretik,
hemen. Artziniegako emanaldiak bertako frontoian izango dira, maiatzaren 29an, ekainaren 5, 12 eta 19an eta uztailaren 10ean). Euskarazko saioa ekainaren 12an izango da. Laudiokoak, berriz, Lamuza parkean izango dira, uztailaren 3an eta 17an. Euskarazkoa bigarren egunean izango da.

Ordutegiari dagokionez, Artziniegakoak 12.00etatik 13.30era izango dira, eta Laudiokoak, 11.30etik 12.15era, eta 13.00etatik 13.45era. Uztailaren 3an, bigarren saioa izango da euskaraz, eta uztailaren 17an, lehenengoa. Gehienez, 40 pertsonarentzako tokia izango da.

Familia guztiarentzako saioak izango dira, eta Encina Castresana Astarloak, Aiarako Kuadrillako lehendakariak, adierazi duenez, «Aiaraldearen berezitasuna eta hastapenak hoberen adierazten dituen ekimenetako bat itzuliko da. Adin guztietarako turismo inklusibo bati ekintza erakargarriak eskaintzeko lan egiten dugun lurraldea gara, eta gure historiaren eta ondare bereziaren balioa nabarmentzeaz gain, haren berri ere eman nahi dugu. Eta umorearen eta entretenimenduaren bidez egiten badugu, askoz hobe».

Bere ustez, «gure kaleak girotuko dituen doako aukera da, eta besteak beste, gure monumentu multzoa ezagutzera eman, eta gure pertsonaiarik ezagunenen historia azalduko du, antzezleen interpretazio bikainaren bidez».